Seaskaren aldeko jaialdia izango da larunbatean Oiartzunen. Frantziako Gobernuak Iparraldeko ikastolei egin dizkien diru murrizketak direla eta antolatu du jaialdia Oiartzungo Haurtzaro ikastolak. Kontzertuak izango dira Elorsoro kiroldegian, 22:00etatik aurrera: Betagarri, Esne Beltza eta Bad Sound System. Sarrerak salgai daude 10 euroan, Aralar eta Urratsen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!