Santa Zezilia Eguna da gaur eta Hernaniko musikariek euren eguna behar bezala ospatzeko, hiru kontzertu antolatu dituzte. Arratsalde partean, aukera ederra izango da musikaz gozatzeko.
Lehenengo emanaldia 18:00etan izango da eta Musika Eskolako ikasleek Musikalean emanaldia eskainiko dute. Gudarien plazan izango da.
Ondoren, 19:00etan, Musika Eskolako ikasleek baita ere, Santa Zezilia Eguneko kontzertua emango dute. Hori Sandiusterrin izango da.
Ordu berean, Goiz Eguzkiko aretoan, jubilatu etxeko kideen emanaldia izango da. Santa Zezilia Eguna ospatzeko emanaldi berezia prestatu dute.
Bertan, hamar abesti abestuko dituzte. Abesbatzako arduradunek dei egiten diete herritarrei ahalik eta jende gehien animatzeko kontzertua entzutera.