Menpekotasuna duten adinekoak zaintzen dituztenei zuzenduta, ikastaro bat antolatu du Hernaniko Ongintza Udal Patronatuak, Matia-Innova Fundazioarekin batera. Ongintzatik azaldu dutenez, «ikastaroaren helburua da, adineko horiei ahalik eta arreta onena emateko gaitasuna lortzea zaintzaileek».
Ikastaroa, Zaintzainleentzako oinarrizko ikastaroa datorren astelehenean hasiko da eta ostiralera bitarte egunero izango da arratsaldeko 15:00etatik 17:00etara, Biteri kultur etxean.
Izena Ongintzan eman behar da telefono honetara deituta: 943 55 78 54.
Eguneko,
gai bat
Ikastaroa bi orduko bost saiotan banatuta dago eta saio bakoitzean gai bat landuko da. Lehenengoan: Osasuna, erizaintza. Menpeko pertsonaren problematika. Bigarrengoan: Laguntza teknikoak. Hirugarrengoan: Alderdi legal eta etikoa. Laugarrengoan: Laguntza pertsonalerako eta inguruaren egokitzapenerako gizarte errekurtsoak. Eta bosgarrengoan: Laguntza psikologikoa. Zaintzailea zaintzea.