Hernaniarrek Espainiako Hauteskundeetarako botoa eman zuten atzo, eta Amaiur izan zen, alde nabarmenarekin, boto gehien lortu zituena: 4.747. Bigarren alderdi bozkatuena PSOE izan zen, 1.755 botorekin; hirugarren indarra EAJ, 1.534 botorekin; laugarren tokian PP, 942 botorekin; eta bosgarrena IU, 300 botorekin. 15.103 herritar zeuden botoa ematera deituta, eta horietatik 9.780 joan ziren Hernaniko 26 mahaietara. Abstentzioa %35,4koa izan zen.
EAJ, IU eta PP dira Hernanin gora egin duten hiru alderdiak. EAJk 2008an baino 370 boto gehiago lortu ditu, IUk 117 gehiago eta PPk 116 gehiago. PSOE alderdia da behera egin duen bakarra; atzo 917 boto gutxiago lortu zituen. 2008an Ezker Abertzaleak abstentziorako deia egin zuen, ilegalizatu egin zutelako.
Hego Euskal Herrian eta
Gipuzkoan ere, Amaiur
Amaiur izan da Diputatu gehien lortu dituen alderdia Hego Euskal Herrian, 7 guztira; EAJ, PSOE eta PPk 5na lortu dituzte, eta 1, Geroa Baik. Gipuzkoan bozkatuena izan da Amaiur, 3 Diputaturekin; EAJ, PSOE eta PPk 1na lortu dute.
PPk gehiengo osoa, Espainian
Espainiako demokrazian sekula izan den gehiengo zabalenarekin irabazi zuen atzo PPk, Kongresuko 350 Diputatutatik 186 lortuta; 2008an baino 32 gehiago. Bigarren indarrak, PSOEk, zortzi urtetan izandako presidentzia galdu zuen atzo, 169 Diputatu eskuratuta, 2008an baino 59 gutxiago.
Gainontzeko alderdien emaitzak, ordenean: CIU 16, IU 11, Amaiur 7, UPyD 5, EAJ 5, ERC 3, BNG 2, CC 1 FAC 1, Geroa Bai 1 eta Compromis-Q 1.
Espainiako Kongresuko Diputatuak
- PP 10.604.450 186 44,59%
- PSOE 6.822.613 111 28,68%
- CiU 996.876 16 4,19%
- IU-LV 1.650.317 11 6,93%
- AMAIUR 333.592 7 1,40%
- UPyD 1.123.276 5 4,72%
- EAJ-PNV 323.517 5 1,36%
- Esquerra 252.073 2 1,05%
- BNG 169.751 2 0,71%
- CC-NC-PNC 135.571 2 0,57%
- Comprmis-Q 124.675 1 0,52%
- FAC 98.477 1 0,41%
- GBAI 42.372 1 0,17%
Hego Euskal Herriko datuak
Gipuzkoa Araba Bizkaia Nafarroa
- Amaiur 129.655 (3) 32.267 (1) 122.606 (2) 49.064 (1) 333.592 (7)
- PP-UPN 51.088 (1) 45.891 (1) 113.021 (1) 125.935 (2) 336.289 (5)
- PSOE 78.100 (1) 39.579 (1) 136.426 (2) 72.591 (1) 326.934 (5)
- EAJ 83.445 (1) 31.849 (1) 208.223 (3) - 323.517 (5)
- GBAI - - - 42.372 (1) 42.372 (1)