Nogueira, Gipuzkoako txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 21a, 01:00

Gipuzkoako txapelduna her­naniarra da: Jabier No­guei­ra. Larunbatean jokatu zen Hernanin txapelketako azken jardunaldia, eta No­gueira na­gusitu zen beste behin. No­guei­ra irabazle, beraz, 100 kg-tik gorakoan, eta beste hiru hernaniarrak ere bikain: Ima­nol Rueda bigarren, 100 kg-tik behera; Xanti Blanco bigarren, 81 kg-tik behera; eta Eider Blanco ere bigarren, 52 kg-tik behera. Denak sailkatu dira Euskal Herriko Txapelketara. Infantiletan, 8 sailkatu ziren Gipuzkoako Txapelketara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!