Txistua eta saxoa, pieza berdinean

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 21a, 01:00

Arkupeak bete-betean zirela, kontzertua eskaini zuten Hernaniko Musika eskolako txistulariek eta saxofoilariek. Haizezko instrumentuak biak, elkar hartuta entzun ziren atzo, Santa Zeziliako kontzertu ederrean. Solista moduan aritutako hiru txistulari gazteenek jaso zuten publikoaren txalo zaparrada beroena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!