Bi doinu, bi kontzertu, gaur

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 20a, 01:00

Eguerdian izango dira: akordeoi doinuak batetik, eta txistu eta saxo kontzertua bestetik.

santa Zezilia gainean da, eta Hernaniko musikariak ez daude ixilik egoteko. Gaur bi kontzertu izango dira Her­na­nin, eguerdian, bakoitza estilo batekoa. Akordeoi ikasleek eskainiko dute lehendabizikoa, 12:00etan Milagrosan. Ordu erdi beranduago, 12:30­etan, Musika Eskolako Txis­tulariak ariko dira Hernasax taldearekin, Arkupetan. Bigarren kontzertu horretan, sei kanta eskainiko dituzte musikariek. Txistulariek bi, saxofoilariek beste bi, eta elkarrekin, azken biak. Luis Aranbururen Veneziar Kon­tzer­tua izango da emanaldiko puntu gorena. Jon Ansorena txistuan, eta Roberto eta Itsa­so Pacheco saxofoian... bakarlari puntakoenak entzungo ditu gaur inguratzen denak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!