15.103 hernaniar deituak daude bozkatzera gaur

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 20a, 01:00

15.103 hernaniar deituak daude bozkatzera gaur, Espainiako Kongresu eta Senaturako. Goizeko 09:00etan irekiko dira eskolak, eta arratsaldeko 20:00ak arte izango da aukera botua emateko. Guztira 26 mahai izango dira Hernanin, zortzi eskolatan banatuak: Biteri kultur etxea (Nafar kalea), Elizatxo ikastola (Gabriel Celaya), Udal gelak (Larramendi), Elizatxo ikastola (Elizatxo), Udal eraikina (Zikuñaga), Txirrita ikastetxea (Ereñotzu), Langile ikastola (Laubidieta), Haur eskola (Sagastialdeberri). Astelehenean emango ditu Kronikak, Hernaniko emaitzak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!