Zeberio eta Ion, finalerdietan

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 20a, 01:00

Urtasun eta Etxeberria IIIa aukerarik gabe geratu dira torneoan.

Merezimendu osoz ira­bazi zuten atzo gipuz­koa­rrek, Zeberiok eta Ionek, eta finalerdietan dira Azysa Torneoan. Urtasuni eta Etxeberria IIIari irabazi zio­ten, 40-29, eta aukerarik gabe utzi dituzte, aurtengo Bi­nakako Txapelketa honetan au­rrera egiteko.

Aurrean eta atzean, nagusi
Kolore bakarra izan zen partiduan: gorria. Zeberiok izan zen partiduan nagusi (22 tanto egin; 2 galdu), eta Ionek ederki lagundu zion, atzeko koadroetan. Arrisku haun­di­rik gabe, indarra nahikoa izan zuten bi irabazleek hu­rrengo fasera pasatzeko. Finalerdietan zain dira Matxin III eta Urrutia, eta bi gipuzkoarrek aukera dau­kate, iaz lortu ez zutena lortzeko: finalean sartzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!