«Errefusarik ez bada sortzen, zer erre ez du izango erraustegiak»

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 20a, 01:00

Ia bost aldiz errefusa gutxiago sortu da Atez Atekoarekin eta kopurua jaistea da Udalaren erronka. 2009an, 450 tona errefusa sortu zuten hernaniarrek, hilabetero; Atez Atekoarekin ez da 100 tonatara iristen.

Azaroaren 7an, urte eta erdi bete zen Hernanin Atez Atekoa jarri zela eta 18 hilabeteotan lortutako datuen berri eman zuen joan den astean Luis Intxauspe alkateak, Her­nanin Zero Zabor taldeak gonbidatuta. Alkateak emandako datuen artean nabarmendu zuen, errefusak izan duen jaitsiera. 2009an, Atez Atekorik gabe, 450 tona errefusa sortu zuten hernaniarrek, hilabetero. Atez Atekoa jarri zenetik, 100 tonatara ez da iristen errefusa kopurua. Dena dela, zer hobetu badela azaldu zuen Intxaus­pek, Zero Zabor bidean. Uda­la­ren erronka, errefusa gutxitzea eta erraustegia gelditzea dela gaineratu zuen: «errefusarik ez bada sortzen, zer errerik ez du izango erraustegiak. Eta zer errerik ez badu, erraustegirik ez da behar». Horrez gain, Hernaniko garbigunea urtarriletik martxan izango dela jakinarazi zuen.

%30 birziklatzetik %80ra
Birziklatze kopuruak asko ho­be­­tu direla ere azaldu zuen al­ka­teak. %30 birziklatzetik %80 birziklatzera pasa dira hernaniarrak. Alde haundiena organikoan izan da. 2009an ez zen organikorik birziklatzen eta egun, 135 tona inguru organiko birziklatzen da hilean. Ontzi arinen kasuan ere, igoera izan da. Atez Atekoaren aurretik, 30 to­na azpitik birziklatzen zen; Atez Atekoarekin 45 tona inguru. Papera eta kartoiaren eta bei­ra­ren kasuan, ez da hain­bes­te­ko aldea izan. Kasu horietan he­rritarrak nahiko kon­tzien­tzia­tuta zeudela ondorioztatzen da. Bes­talde, azken aldian, ontzi arin eta papera eta kartoi kopuru gu­txiago bildu da eta Udalak ez da­ki zerk eragin duen: krisiak, kon­tsumitzeko ohitura aldaketak...

Hondakin kopurua, ia erdira jaitsi da
Alkateak emandako datuetan adierazgarria da hondakinak orokorrean, ia erdira jaitsi direla. 2009an, 404 kg hondakin sortu zuen hernaniar bakoitzak eta aurten, orain arte, 263 kg. Horren arrazoia, batez ere, gremioek lehen, obrako hondakinak kon­tainerretara botatzen zituztelako dela uste du. Krisiak ere eragina izan dezakeela uste du. Baina ez dela, batzuk pentsatu bezala, ondoko herrietara eraman delako, «beste herrietan ez baita igo hondakin kopurua».

Konpostak %99,76ko purutasuna, poltsarik erabiltzen ez delako Hernanin lortzen den konpostaren purutasuna %99,76koa da eta horren arrazoia, organikoa biltzerakoan poltsarik ez erabiltzea dela azaldu zuen In­txaus­pek. «Konposta egiten den ia leku gehienetan, organikoa poltsetan jasotzen dute eta horrek eragina du. Kasu horietan purutasuna %80 inguru izaten da». Eta horren alde lanean jarraitzeko asmoa du Udalak.

Arratoiak, obren eraginez
Autokonpostaren datuak ere eman zituen Alkateak. Egun, 620 familiak egiten dute auto­kon­­­posta. 76 gehiago ere izan di­­ra, baina utzi egin dute. Ba­tzuk arratoiak azaldu direla eta utzi dute. Honi lotuta, Intxaus­pek argi utzi zuen konposta on­do eginez gero, arratoiak ez di­re­la azaltzen eta hori, Hernanin azken aldian izan diren, eta mar­txan diren obrek eragin dutela. Datu aurkezpenera, beste he­­rrietatik ere gerturatu ziren udal ordezkari, teknikari eta herritarrak. Lasarteko teknikariak azaldu zuen, soterratuak, sekulako arratoi ka­biak direla eta sekulako aberiak eragiten dituztela. Uholdeen eraginez sortutako hondakinekin Udalak izan­da­ko erantzunaren berri ere gal­­­detu zuen aurkezpenera joan­dako herritar batek. Uda­lak kon­tenedore bereziak jarri di­tuela azaldu zuen eta ez duela kobratu, hiri hondakinei dagokienean. Hondakin industrialetan, ez du konpetentziarik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!