Sekulako ikusmina sortu zuen Aitor Azurki donostiarrak Gerra Zibilari buruz idatzitako liburuak: Maizales bajo la lluvia. Liburuaren aurkezpena izan zen ostegunean Biterin eta ikasgela bete egin zen. Azurkirekin batera aurkezpenean izan zen Marcelo Usabiaga 95 urteko hernaniarra, komunisten batailoian borrokatu zuen gudaria. Azurkik eta Usabiagak Gerra Zibilean murgildu zituzten bertaratutako hernaniarrak. Azurkik frentean ibilitako hamaika gudariri elkarrizketa egin die eta horrekin osatu du liburua. Bigarren edizioa da hau.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!