Partidu berdindua espero da gaur Tellatuberri eta Horbel Tabernaren artean

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 19a, 01:00

Zaldibin du gaur neurketa lehenengo mailan aritzen den Horbel Taberna areto futbol taldeak. Bertako Tellatuberri taldearen kontra jokatuko dute, 16:00etan, eta Julen Giraldo entrenatzailearen esanetan, partidu berdindua espero dute: «bi taldeak antzeko postuan gaude sailkapenean. Beraien zelaitik puntu bat ekartzea oso zaila da, pelotaleku batean jokatzen baita, eta beraz, pista normala baino estuagoa delako. Hala ere, gu irabaztera goaz».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!