Nola edo hala azken postuetatik ihes egitea da Hernaniren helburua datozen partiduetan, eta gaur Zallari irabaziz gero, aurrerapausu haundia emango luke talde txuri-berdeak. Aurkari gogorra izango du aurrean Hernanik, bizkaitarrak bosgarren baitira sailkapenean. Hala ere, etxetik kanpo ez dira nahi adina puntu lortzen ari, eta horretaz baliatu behar du gaur etxeko taldeak 3 puntuak eskuratzeko. Etxean jokatzekoak ziren partidua, baina Astigarragako Zarkumendegi zelaian jokatuko dute bihar, Zubipek egoera kaxkarrean jarraitzen baitu azaroaren 6ko uholdeak direla eta. Neurketa 15:30etan hasiko da.
Zubipen jokatutako
18 puntuetatik
5 lortu ditu Hernanik
Denboraldi honetan Hernanik jokatu dituen 13 partiduetatik, bi besterik ez ditu irabazi. Zubipen sei jardunaldi jokatu dituzte, eta jokoan ziren 18 puntuetatik 8 lortu ditu. Hala ere, Zalla etxetik kanpo ez dabil oso ondo, eta lortu zitzakeen 18 puntuetatik 5 bakarrik eskuratu ditu. Hernani azken hirugarren da sailkapen orokorrean, 18garren postuan 11 punturekin, eta Zalla bosgarren da 22 punturekin.
Enpateak nagusi, lehendik jokatutako partiduetan
Hamalau aldiz neurtu dituzte Hernanik eta Zallak indarrak hirugarren mailan. Aurreneko partidua 1984-85 denboraldian jokatu zuten eta azkenekoa 2000-01ean. Aurrez aurre izan diren gehienetan, bederatzietan hain zuzen, berdinketa izan da emaitza. Hernanik garaipena bitan eskuratu du, eta Zallak 3tan.