Txerri harrapaketan, giro ederrean

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 20a, 01:00

Martindegi auzoan San Martin festa ospatu zuten joan den igandean. Goizean haur jolasak egin zituzten, eta besteak beste, txerri harrapaketan ibili ziren. Txerri-kumea zozketatu zuten. Ondoren, babarrun jatea egin zuten Sansonategin eta 93 lagun elkartu ziren. Bazkalostean, trikiti doinuak izan ziren nagusi eta bertsotan ere aritu ziren batzuk.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!