Goizuetako etxeei buruzko liburua aurkeztuko dute gaur

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 19a, 01:00

Goizuetako Azaro Kulturala aurre­ra doa eta gaur, Goizue­ta­ko etxeak izeneko liburua aurkeztuko dute 19:00etan, Ganbaran. Bestalde, azaroaren 5ean Madalena ermita inauguratu zuten. Eguraldiak ez zuen lagundu, baina ospakizun ederra izan zen. Umore Ona Koruak eman zion hasiera festari, herriko plazan. Eliz­ki­zu­na, berriz, ermitako solairupean dauden nitxoen bedeinkapenarekin ha­si zen. Ber­tan, 9 difuntuen errautsak sartu ziren. Goizuetako parrokiko apaizak, Goizuetako bi se­me apaizek, Leitzako abadeak eta inguruko Gipuzkoako herrietako apaiz batzuk lagundu zioten Mikel Gar­tzian­dia Mendialeko bikarioari me­za ematen eta aldare berria kontsagratzen. Meza guztian lagundu zuen Umore Ona koruak. Ondoren, hamaiketako ederra egin zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!