Hernaniko lau judoka gaur, Gipuzkoako txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 19a, 01:00

gipuzkoako judo txapelketa jokatuko da gaur arratsaldean Kiroldegian, senior mailakoa. Probintzia mailako 90 judoka inguru elkartuko dira Hernanin, Gipuzkoako txapelaren bila. Tartean, Hernaniko lau judoka izango dira: Santi Blanco, Javier Nogeira, Ismael Mateo eta Eider Alonso. Txapelketa arratsaldeko 16:00etan hasiko da.

Ondoren, infantil mailako bi jardunaldi
Senior mailako txapelketaren ostean, infantil mailako bi jardunaldi jokatuko dira, Kiroldegian baita ere. Kasu honetan, probin­tzia mailako 130 neska-mutil etorriko dira Hernanira, eta onenak Gipuzkoako txapelketa jokatzeko sailkatuko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!