26 mahai prest dira Hernanin, igandean botua emateko

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 18a, 01:00

Hauteskundeak dira igandean, Espainiako Kongresurako eta Senaturako. Hernanin, 15.103 herritar daude deituak botua ematera.

Hauteskundeak egingo dira igandean, Espainiako Kongresurako eta Senatura­ko, eta Hernanin aukera izango da bozkatzeko, 8 hautes-eskoletan jarritako 26 ma­haietan. Goizeko 09:00­etan hasiko dira goiztiarrenak bo­tua ematen, eta arra­tsaldeko 20:00etan itxiko dira ma­haiak. Hortik aurrera hasiko dira emaitzak ematen.

15.103 hernaniar botua
ematera deituta

Guztira, Hernanin 15.103 herritar daude botua ematera deituak. Espainiako Es­ta­tuan 35.779.208 lagun dira deituak daudenak.

HAUTES-ESKOLAK

  • Biteri kultur etxea (Nafar kalea)
  • Elizatxo ikastola (Gabriel Celaya)
  • Udal Gelak (Larramendi)
  • Elizatxo ikastola (Elizatxo)
  • Udal Eraikina (Zikuñaga)
  • Txirrita ikastetxea (Ereñotzu)
  • Langile ikastola (Laubidieta)
  • Haur Eskola (Sagastialdeberri)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!