Iñaki Esnal eta Eneko Aizpitartek senior lehenengo mailako finalerdia jokatuko dute gaur, Aginagan. Santxo eta Altuna usurbildarrak izango dituzte aurrez aurre. Irabazten duen bikotea finalera pasako da eta horrez gain, datorren urtean ohorezko mailan jokatuko du. Partidu erakargarria eta parekatua espero da. 19:15etatik partiduak izango dira Aginagan eta hernaniarrena hirugarrena izango da.
Horrez gain, beste bi partidu jokatuko dituzte gaur hernaniarrek, paleta jubeniletan: Suberri/Pagola-Huizi (19:30, Anoeta); eta Intxurre/Goikoetxea-Arrieta (19:30, Ikaztegieta).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!