gipuzkoako Diputatu Nagusia Hernanin izango da gaur, Diputazioko datorren urteko diru kontuak aurkezten. 2012ko aurrekontu proposamena azalduko du, beste hainbat diputatu eta zuzendarirekin batera, eta hernaniar guztiei dei egin die, bertara azaldu dadin. «Eskualdez eskualde ari gara aurkezpenak egiten, azaroaren 7tik 18ra, eta herritar guztiekin konpartitu nahi ditugu aurrekontuak, eta lehendabiziko urratsa informatzea da».
«Programan jarritakoa bete nahi dugu, urratsez urrats»
Diputazioko prentsa bulegotik jakinarazi dutenez, Diputazioaren asmoa da, pausoz pauso betetzea, hauteskunde programan jarritakoa. «Horren adierazle dira zerga erreforman emandako lehenengo urratsak edo 2012ko aurrekontu proposamena bera. Orain, ildo horretan Aldundia beste urrats bat ematera doa, eta gizarteari 2012ko aurrekontu proiektua ezagutarazteko prozesua abiatuko du».