Rock kontzertua Musika Bandak, lujozko musikarien laguntzarekin

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 18a, 01:00

Ibi Sagarna, David Soriazu edo Xabier Agirrezabalaren mailako musikariak lagun izango ditu gaur Musika Bandak, aurtengo kontzertu berezienetakoan. Rock klasikoko 7 abesti joko ditu, 20:00etan Atsegindegin.

Musika Bandaren erritmoan, rock kontzertua. Hori da, gutxi gorabehera, gaur en­tzun ahal izango dena, Atse­gindegin, 20:00etan. Rock klasikoko 7 abesti ego­kitu ditu bandak, eta gaur joko ditu, lujozko sei musikarik lagunduta. Eric Clap­ton, Barri­ca­da, edo Deep Purple-en kantuak joko dituzte, eta laguntzen izango dira, besteak bes­te: Ibi Sagarna baterian, eta David Soriazu eta Xabier Agirrezabala gitarra elektrikoan. Santa Zeziliaren bueltan, kontzertu berezia, beraz, gaur.

L.M. Moreno ‘Pirata’ aurkezpen lanetan
Zipri Otxandorenak zuzenduko du Banda, eta aurkezpenak beste fenomeno batek egingo ditu: Luis Mari More­no Pirata-k. Hernaniko eskolan saxo irakasle izana, eta Los del Gas taldeko abeslaria da Pirata; Barricada eta Des­pistaos taldeekin ere aritzen dena. 

Urte eta erdi, prestatzen

Urte eta erdi daramazki Mu­sika Bandak kontzertu hau prestatzen. 150garren urteurrenaren barruan eskainiko du kontzertua, laguntza ederra­rekin: Ibi Sagarna, Javier Perez de Azpeitia, Aritz Luzu­riaga, David Soriazu, Xabi Agirre­zabala, Unai Moraza eta L.M. Moreno Pirata.

EGITARAUA

l The Beatles gold
l The cream of Clapton
l You can leave your hat on
l We are the champions
l Blues brothers revue
l Deep Purple Medley
l BAndRRICADA

SANTA ZEZILIA kontzertuak

Gaur, ostirala
-musika Banda: eROCKerian.
20:00 - Atsegindegin.
Azaroak 20 - igandea
-Akordeoi kontzertua,
musika eskolako ikasleak. 10:00 - Milagrosan.
-Kontzertu Berezia, musika eskolako txistulariak eta Hernasax saxofoi taldea.
12:30 - Arkupetan.
Azaroak 22 - asteartea
-Goiz Eguzki abesbatza.
19:00 - Goiz Eguzki.
-Ikasleen Kontzertua.
19:00 - Sandiusterrin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!