Gerra Zibileko frentean, Marcelo Usabiaga gudariarekin eta Aitor Azurki idazlearekin

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 17a, 01:00

GERRA Zibilean frentean ibilitako hamaika gudariri el­karrizketa egin die Aitor Azurki donostiarrak, eta li­bu­ru bat osatu du horrekin: Maizales bajo la lluvia. «Isto­rio asko galdu dira, baina oraindik jendea badago, garai hura bizitu zuena, eta hitz egiteko gogoz». Gaur, 19:30etan, Biterin.


Usabiaga, komunisten batailoian ibilia
Hamaika elkarrizketa egin ditu Azurkik, alde errepublikarrean ibilitako euskaldunei eginak. Horietako bat, Hernanin izango da gaur: Marcelo Usabiaga. 95 urteko hernaniar honek komunisten batailoian borrokatu zu­en. 21 urte kartzelan pasea, anaia fusilatua... oraindik ere indarrez kontatzen ditu orduan bizitutakoak.


«Ahal dugun guztia errekuperatu behar dugu»
Aitor Azurki kazetariak ai­to­na gudaria zuen, eta haren anaia gerrako haurra. Berak dio, oso gutxi kontatu ziotela kontu horiei buruz, eta grina zeukala historia hori biltzeko. «Aiton-amon hauek direlako Gerra Zibileko azken bozeramaileak».

MAIZALES BAJO LA LLUVIA - BI PASARTE:
Marcelo Usabiagaren
testigantza, atxilotu berri, hila­betez Ondarretako kartze­lan: 
«Eguneko hogeita lau ordutan bakarrik zeldan, aislatuta, juizioaren zain... seguru nengoen fusilatu egingo nindutela, iheslaria nintzelako, eta gerrileroa! Etengabe buruan nerabilkien nola erreakzionatuko nuen hilko ninduen ejekuzio-pelotoiaren aurrean: paretean jarri eta froga egiten nuen, entsaiatu. Kon­ple­jua neukan, ez ote nin­tzen gai izango firme mantentzeko, zutik».

Manuel Goenaga
, usurbildarra. 1936ko uztailaren 18a, larunbata:
«Biharamunean, igandez, Añor­ga eta Errekaldeko festak ziren. Joan ginen. Bidean ginela, kamioi bat, Eibartik zetorrena, Eibarko errepublikarrez beteta. Errekalden geratu ziren, Arpieta baserrian. Hango semeak kotxea bazuen (garai hartan ez zen normala) eta neskarekin joan zen paseatzera. Arra­tsaldez Errekaldera etorri zen, eta eibartarrek alto eman zioten, dokumentazioa eskatzeko edo... Bera zijoan txofer, eta izutu egin zen. Ez zekien zein ziren eta Hernani aldera ospa egiten saiatu zen. Eibartarrek tiro egin zioten atzetik, eta andregaia hil zioten. Hala hasi zen dena».
Horrela hasi zen guda, Goenagarentzat.

BIGARREN EDIZIOA:
Aitor Azurkik apirilean ar­gi­ta­ratu zuen liburua, eta 1go edi­zioa agortu egin zen. 2garren edizioa atera du, eta herriz herri dabil, aur­kezten. Ka­ta­lu­nian eta Valen­tzian aur­keztuko du berehala.


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!