Hiru hernaniar txapeldun, Egiako Torneoan: Murgiondo jubeniletan, eta Ojuel eta Gorrotxategi nagusietan

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 16a, 01:00

Arrakasta, hernaniarrek Egian. Hiru pelotari hernaniarrek jokatu dute jubenil eta nagusien mailako finaletan, eta irabazi egin dute denek. Jubeniletan, Aritz Murgiondok irabazi egin zuen, Xabier Barandiaranekin batera, Sarasti eta Erostarberen kontra, 22-11. Barandiaranek txoratuta utzi zituen ikusleak, era guztietara bukatu baitzuen tantoa; batez ere, boleaz. Murgiondok ederki lagundu zion atzetik. Nagusietan, Ojuel eta Gorrotxategi hernaniarrek elkarrekin jokatu zuten finala, eta irabazi, ohizkoa duten bezela. 22-16 irabazi zioten Olaetxea eta Arzelusi, hain ikusgarria izan ez zen partiduan. Gainera, Gorro­txa­tegiri eman diote jokalari onenaren trofeoa. Txarrena, Ojuel lesionatu egin zela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!