«Kolore askotako baratza nahi dugu, gazte ezberdinek osatutako Asanblada»

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 16a, 01:00

Hernaniko Gazte Asan­bla­dak bilera haundi bat egin nahi du larunbatean, Her­na­niko gazte guztiekin, Gazte Asanbladari buruz hitz egiteko. «Asanblada eraberritu nahi dugu, eta gazte guztien parte hartzea beharrezkoa da horretarako, denen iritzia en­tzun nahi dugulako, denen ikuspegia in­teresatzen zaigulako». Bilera, larunbatean, 11:00etan, Kontrakantxan.


‘Moskeo kanpainari’ bukaera
Gazte Asanbladako kideek adierazi dutenez, egoera kax­karra bizi du oraingo Asan­bladak, eta horregatik, moskeo kanpaina bat egin dute, orain­txe arte. «Moskeo kanpaina ho­rretan Asan­bla­da irudikatu nahi izan dugu; Her­naniko baratza. Barazki askoz osaturiko baratza. Kolore as­koz osaturikoa. Gazte ezberdinez osaturiko Asanblada».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!