Gurutz Agirresarobe hernaniarra epaitzen ari da Audientzia Nazionala egunotan. Akusazioak 48 urteko kartzela zigorra eskatu du hernaniarrarentzat, Joseba Pagazaurtundua polizi buruaren hilketarekin zerikusia duelakoan.
«Errugabe bat epaitzen ari dira»
Agirresarobek ukatu egin ditu akusazio guztiak, eta hernaniarraren ingurukoek jakinarazi dute errugabe bat ari direla epaitzen: «hildakoaren familiaren mina ulertzen dugu, baina errugabe bat ari dira epaitzen». Gurutzen abokatuak adierazi duenez, aurkeztu diren ADN frogek ez dute fidagarritutasunik, «ez kantitate eta ez kalitate aldetik».
Epaiaren zain, Hernaniko AAMk adierazi du, ostiraleko kontzentrazioan eskatuko dutela Gurutz askatzeko.