Hernaniko elkarteek bertso txapelketa jokatuko dute elkarren kontra, datorren ostiralean, Sagastialde elkartean. Elkarte bakoitzak bertsolari bat edo bi presentatu ditu, eta saio batean, erabakiko da zein den txapelduna. Guztira, hamaika bertsolari ariko dira kantuan, hamar elkarteren izenean.
«Giro aparta espero dugu»
Hernanik bakarrik egin dezake horrelako txapelketa bat, Sagastialdeko arduradunek joan den astean adierazi zutenez; bertsolariak behar dira horretarako, eta elkarteak prest, joko horretan sartzeko. «Hernanik eskaintzen duen aukera aprobetxatu egin dugu, eta giro aparta aparta espero dugu, datorren ostiraleko bertso afarian».
Saio bakarra
Saio batean erabakiko da zein den Hernaniko txapeldun. Hamaika bertsolariek, 9na bertso kantatuko dituzte, eta bi onenek buruzburukoa jokatuko dute.
Epaile eta gai jartzaile lanetan, hiru aditu: Bakarne Urreaga, Joxe Angel Oiartzabal, eta Amaia Otxotorena. Sarrerak salgai daude Tripontzin eta Aralarren, 18 euroan. Komeni da sarrera aurrez hartzea, baina egunean bertan ere izango omen da bat edo beste salgai.
Saio bakarrera jokatuko da txapelketa. Denek 9na bertso eta bi onenek buruzburukoa.BERTSOLARIAK:
- Unai Agirre - SANTA BARBARA
- Aritz Zerain - UR-MIA
- Iñaki Zelaia - PEÑA OTAÑO
- Iker Osa - PEÑA OTAÑO
- Xabier Legarreta - SAN ROKE
- Joxe L. Urdangarin - SAGASTIALDE
- Unai Gaztelumendi - TXANTXANGORRI
- Beñat Gaztelumendi - KAROBI
- Oier Iurramendi - ETXEBERRI
- Arnaitz Lasarte - ELUR TXORI
- Agin Rezola - XALAPARTA