Beatles eta Barricada, bandarekin

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 15a, 01:00

rock klasikoa, kantarik ezagunenak, hasi zaharrenetik eta oraintxeko taldeetara: Bea­tles eta Barricada, Eric Clap­ton eta ACDC, Joe Cocker eta Queen... Musika Bandak kon­tzertu oso berezia eskainiko du ostira­le­an: eROCKerian izenekoa. Urte eta erdi entsaia­tzen pasata, inoiz Musika Banda batek egin ez duena egingo du Hernanikoak. Gati­burekin jo dute aurtengo Pre­ludioan, eta arrakasta segurua izango da. 150 urte bete ditu Bandak, eta urte guztiko ekitaldien barruan, hauxe da berezienetakoa.

L.M. Moreno eta Ibon Sagarna, Hernanin
Zipri Otxandorenak zuzenduko du kontzertua, eta berekin izango ditu, musika munduan ezagunak diren kideak. L.M. Moreno, Pirata, aurkezpen lanak egiten ariko da: Los del Gas taldearekin ibilia, Despis­taosekin edo Barricadarekin. Ibon Sagarna hernaniarra ere hor izango da, Barricada taldeko bateria; Javier Perez de Azpeitia pianista; David Soriazu hernaniarra, gitarra elektrikoan; Xabier Arriza­ba­­laga... Ostiralean, 20:00etan, Atsegindegin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!