Eskiekin muga-mugan, pirineoetako malkarretan

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 15a, 01:00

Fidel Mendiak emango ditu diapositibak, zazpi eski-jaitsierari buruzkoak. 19:30etan Biterin.

Pirineoetako malkar gogorrenetan eskiatuko dute gaur Biterira joaten direnek. Fidel Mendiak emango ditu diapositibak, zazpi eski-jai­tsierari buruzkoak. Tena bailarako Culivillas-Arroyeras zirkoan egindako jaitsierak dira, muga-mugakoak, zailak eta arriskutsuak... eski-estremoa ikusi nahi dutenentzat, aukera paregabea. Gaur, 19:30­etan, Biterin.


Iñaki Kaperotxipi, bihar, Madagaskarri buruz
Afrikako islarik haundienera eramango gaitu bihar, Iñaki Kaperotxipi zarauztarrak. Hango etniak, natur parkeak, hondartza zuri-zuriak, eta turkesa koloreko ura: Madagascar: la isla de la tierra roja. 19:30etan Biterin. Bi hernaniarrek eskainiko dituzte aurtengo Mendizale Asteko azken diapositibak, ostegunean. Angel Belda eta Iñaki Sanz-Azkue izango dira, Biterin, 19:30etan.


Mendi irteera igandean, Bazkide Egunean
Mendizale Astea mendian bukatzeko, botak jantzi, eta Aritxulegira joango dira Mendiriz Mendiko kideak, Bazkide Eguna ospatzera. Kopakoarri mendia igo eta Beran bukatuko dute ibilaldia. Ibilaldi xuabea izango da, 4 ordu eta erdikoa, eta arratsaldeko 18:00etan Her­na­nin izango dira. Izena emateko azken eguna, osteguna; elkarteko bulegoan (20:00-21:00).

Bi irudi-montaje ostegunean, bi hernaniarren eskutik

Hernani: Mendia eta natura Iñaki Sanz-Azkue
Aranzadi Zientzia Elkarteak Mendizale Asterako espreski prestatu duen 15 minutuko dokumentala aurkeztuko dute lehen aldiz. Bertan ikusiko dira mendiarekin zerikusia duten zenbait hernaniarri egindako elkarrizketak.


Europako mendiak eta pirineoak. Angel Belda
Angel Beldaren eskutik bi mendizerra ederri buruzko argazkiak ikusiko ditu Biterira joaten denak: Europako mendiak (Picos de Europa) eta Pirineoak. Bi emanaldiak ostegunean, 19:30etatik aurrera

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!