Murrizketak direla eta, Seaskaren aldeko jaialdia antolatu du Oiartzungo Haurtzaro ikastolak. Hiru kontzertu izango dira, gaur zortzi, Elorsoro kiroldegian: Betagarri, Esne Beltza eta Bad Sound System. Jaialdia 22:00etan hasiko da. Bertan, janariak eta edariak izango dira. Sarrerak salgai daude 10 euroan, Aralar eta Urratsen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!