Sergio Roman eta Itziar San Ildefonso hernaniar azkarrenak, Behobia-Donostian

Kronika - Erredakzioa 2011ko azaroaren 14a

Behobia-Donostia herri lasterketa ospetsua izan zen atzo, eta beste urtebetez, Sergio Roman izan zen hernaniar azkarrena. Sailkapen orokorrean 17garren postuan helmugaratu zen, 1:06:59ko denbora eginda. Joan den urtean baino 12 segundu gehiago behar izan zituen, baino orduan baino 4 postu lehenago bukatu zuen lasterketa. Emakumezkoen artean, Itziar San Ildefonso izan zen hernaniar bizkorrena, 1:36:58ko denbora eginda. San Ildefonso 5.753garren postuan iritsi zen Boulevardeko helmugara.

Etiopiarrak, nagusi
Herri lasterketa Abraham Milaw etiopiarrak irabazi zuen, 1:02:56ko denborarekin. Aurreneko emakumezkoa Trihas Gebre Aunoon  etiopiarra izan zen, 1:08:07ko kronoarekin. Gebrek gainera, 1998an Rocio Riosek zuen errekorra hautsi zuen atzo.

Inoiz baino jendetsuagoa, 19.877 korrikalarirekin
Atzoko Behobia-Donostian inoiz baino partehartzaile gehiago izan ziren. Beho­bia­ko irteeran 19.877 korrikalari atera ziren, eta horietatik helmugara 19.675 iritsi ziren, joan den urtean baino 2.500 gehiago. Hernania­rren kasuan ere, gora egin du partehartzeak. Aurten 201 helmugaratu dira, iaz baino 15 gehiago.

Hernaniarren sailkapen osoa: http://www.kronika.net/uploads/dokumentuak/behobia-donostia%20pdf.pdf
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!