`Urte Berri On amona!´ komedia ikusteko azken aukera, gaur

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 13a, 01:00

Mari izeneko amona berezi samarra zaindu behar duen familiaren arazoak azaltzen ditu Urte Berri On amona! euskal pelikula arrakastatsuak. Telmo Esnalek zuzendutakoa da komedia beltz hau, eta sekulako arrakasta ari da izaten euskal zine aretoetan. Oraindik ikusi ez dutenek, Hernanin gaur izango dute azken aukera. Biterin jarriko dute, 19:30etan hasita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!