Diru laguntzak, asegururik ez dutenei ere

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 13a, 01:00

Asegururik ez daukatenek, eta uholdeak kalteak eragin badizkie, aukera bat badaukate diru-laguntzaren bat kobratzeko. Horretarako, Espainiako Gobernuak diru partida batzuk atera ditu, eta eskaerak egin beharko dira, orain hasi eta abenduaren 6ra bitartean. Gainera, asegurua daukatenek ere diru-laguntza ho­riek jaso ahal izango dituzte, berez galtzen duten %7 errekuperatu ahal izateko. Kon­tuan hartu behar da, kasu guztietan, aseguratuta dau­de­nek %7 behintzat, galdu egiten dutela. Hori da Her­naniko Udalak jakinarazi duena, eta horretarako, herritarrei eskatu diete, Udale­txetik pasatzeko, asteazkenetik aurrera. Aldez aurretik, orri bat bete beharko dute, interneten aurkituko dutena: www.hernani.net.


Bilera atzo baserritarrekin
Kalteak jasan dituzten baserritarrak bildu ziren ostirala Kutxa-Ekogunean, ENBA sin­­dikatuak deituta. 40 lagun bildu ziren bertan, eta euren ondoeza azaldu zuten, sekulako kalteak jasan dituztelako, eta inork kontuan hartu ez dituelako. Komunikabideetan izan duten oihartzuna oso kax­karra izan dela, eta kalteak ikaragarriak izan dituztela azaldu zuten. ENBA sindikatuak adierazi zien, diru la­guntzak izango direla be­raientzat ere, eta horretarako eskaerak egin behar dituztela, Udaletxearen bitartez, edo ENBA sindikatura joanda.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!