Seaskak Iparraldeko ikastolen elkarteak garaian garaiko Herri Urratseko jantziak salgai jartzen ditu. Orain udazken-negu tenporadakoak ari dira saltzen, eta jakinarazi dutenez, Hernanin erosteko aukera astertean izango da. Arratsaldeko 16:00etatik 19:00ak bitartean jarriko dute postua Errioguarda jatetxean. Jakinarazi dutenez, aukeran egongo dira haur, gazte, emakumezko zein gizonezkoen niki, jertse, beroki eta euritakoak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!