Hernanik zain du ligako oilar bat: Portugalete

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 13a, 01:00

PORTUGALETE taldearen kon­tra jokatuko du gaur, Her­­nanik, Portugaleten. Li­gan 7 partidu irabazita, fuerte dau­de bizkaitarrak. Talde sendoa, ligako oilarretako bat, izango dute aurrean hernaniarrek, eta indarrez joan beharko dute, borrokarako. Joan den astean 1-0 irabazi zuen Ibor Manza­no­ren taldeak; beraz, konfidantzarik ez zaie faltako, ezustekoa emateko. Partidua, 11:30etan.

Zubipeko belarra begiratzen ari dira, aldatu behar ote den
Zubipen jokatu beharreko partidu guztiak aldatu egin dituzte eta beste zelai batzuetan jokatuko dira. Astean zehar en­trenatzeko ere zelai bana bilatu dutela jakinarazi dute Zubi­pe­tik. Uholdeek kalte haundiak eragin dituzte Zubipen. 1,80 metroraino iri­tsi zen lokaletan, eta zelaiari begira ari dira, be­lar artifiziala aldatu behar ote den ikusteko. Balorazio ekonomikoa ere egiten ari dira. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!