Txapelketako afarirako txartelak, salgai

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 13a, 01:00

Aurten aurreneko aldiz, Hernaniko elkarteek Bertso Txapelketa antolatu dute euren artean. Saio bakarrean jokatuko da, azaroaren 18an, eta Hernaniko elkarte bakoitzak ordezkari bat izango du. Momentuz konfirmatutakoak dira: Santa Barbarak Unai Agirre, Ur-Miak Aritz Zerain, Peña Otañok Iker Osa, San Rokek Xabier Legarreta, Xalapartak Agin Rezola, Txantxangorrik Unai Gaztelumendi, Karobik Beñat Gaztelumendi, Etxeberrik Oier Iurramendi eta Sagastialdek Joxe L. Urdangarin. Denek 9na bertso bota beharko dituzte, eta bi onenek jokatuko dute buruz burukoa. Afari eder baten bueltan antolatu dute txapelketa, eta joan nahi dutenek aldez aurretik erosi behar dute txartela. 18 euroan daude salgai, Tripontzi eta Aralarren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!