Josetxo Zuza, Jexus Azkue, Iñaki Zabaleta eta Jon Guerrarenak, argazki ederrenak.

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 13a, 01:00

Mendiriz Mendi elkarteak atzo egin zuen Mendizale Asteko Argazki lehiaketaren sari banaketa. Hiru kategoriatan eman zituzten sariak, eta irabazleak hauek izan ziren: Mendi eta paisaia onenaren saria Josetxo Zuzak jaso zuen; Hernani gai bezala hartuta, argazki onena Jexus Azkuerena izan zen; eta Bilduma onenaren saria Iñaki Zabaletak jaso zuen. Ondoren, aukeratutako 15 argazkiren artean ikusleek argazki Herrikoienari saria eman zioten, eta kasu honetan Jon Guerrak jaso zuen saria. Horrez gain, epaimahaiak jakinarazi zuen Jexus Azkue eta Iñaki Zabaletaren argazkiak erabiliko dituela irteeretako egutegietan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!