hernanik play off-a jokatzeko pausu definitiboa eman zuela esatea gehigi bada ere, atzoko garaipenaren ostean, ez zaio gehiegi kostako liga erregularra aurreneko postuan bukatzea.
Atzoko partidua klabea zen, Anoetako Miniestadioan neurtu zituzten indarrak Hernani liderrak eta Bera Bera bigarrenak, igoera fasea jokatzeko bi faboritoak. Partidu gogor bezain berdindua espero zen, baina trikoloreak erraz nagusitu ziren.
Bost puntu, bonusarekin
Atsedenaldira 15-13 galtzen iritsi baziren ere, emaitzak ez zuen zerikusirik zelaian gertatu zenarekin. Hernani nagusi izan zen momentuoro, defentsan indartsu, eskura jokatuz, eta aurrean agintzen. Bera Bera berriz, ahul aritu zen, eta partidu bukaeran zituen 18 puntuak zigor kolpeen bidez lortu zituen. Hernanik lau entsegu egin zituen, bi Garmendiak eta Sarasola eta Genuak bana. Hala, markagailuari buelta eman eta erasoko bonusa lortuta. Atzoko garaipenaren ostean, Hernani liderrago da. 7 puntu ateratzen dizkio Bera Bera bigarrenari, partidu bat gutxiago jokatuta. Datorren asteburuan Santanderreko Independiteren kontra jokatuko dute, joan den astean atzeratutako partidua.