AINTZINDARIA izango da zalantzarik gabe ostiralean Hernaniko Musika Bandak Atsegindegin eskainiko duen kontzertua. eROCKerian izenburupean, rockaren hainbat klasiko entzuteko aukera izango dute Atsegindegira Santa Zeziliako kontzertua entzutera gerturatzen direnek. 150garren urteurrenaren aitzakian, asteak daramazkite lanean zerbait berezi eta ezberdina egiteko asmoarekin. Kontzertua Atsegindegin izango da, arratsaldeko 20:00etan hasita.
The Beatlesetik, Barricadara
Doinu klasiko eta mitiko asko entzungo dira ostiralean, hala nola, The Beatles, Eric Clapton, Joe Cocker, Queen, The Blues Brothers, Deep Purple, eta ACDCren abesti ezagunenak.
Goi mailako hainbat
musikari gonbidatuta
Musika Bandak gainera, goi mailako hainbat musikari gonbidatu ditu kontzertu berezi honetarako: L.M. Moreno Pirata, Los del Gaseko abeslaria eta Despistaos eta Barricadaren laguntzailea dena; Javier Perez de Azpeitia pianista ospetsua; Ibai Sagarna hernaniarra, Barricadako bateriajolea dena; David Soriazu hernaniarra eta gitarra elektrikoan espezialista; Xabi Agirrezabala hernaniarra eta Donostiako Pua de Oro lehiaketako irabazlea; Aritz Luzuriaga baxu elektrikoan espezialista; eta Unai Moraza hernaniarra eta soinu teknikari ezaguna.