Laguntza, uholdeek kaltetu dituztenei

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 16a, 01:00

Espainiako Gobernuaren diru-laguntzak jasotzeko aukera izango dute uholdeek kalteak eragindako herritarrek. Horretan laguntzeko, Hernaniko Udalak laguntza emango die herritar horiei (asegurua dutenei eta ez dutenei). Zerbitzu hori gaurtik aurrera emango du Udalak: goizez 2. pixuan (09:00-13:00), eta arratsaldez lehenengo pixuan (16:00-20:00). Laguntzeko, Hernaniko Udalak txosten bat bete beharra dauka, kaltetuen ondasun edo patrimoniari buruzkoa, eta horretarako, fitxa bat dago herritarren es­kura: www.hernani.net-en.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!