230 hernaniar bihar, Behobia-Donostian

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 12a, 01:00

Eguzkia nagusi eta tenperatura epela izango dute bidelagun bihar, Behobia eta Donostia banatzen dituen 20 kilometroak egingo dituzten atletek.

23.000 atletek hartuko dute parte bihar Behobia-Donostia lasterketan, eta horietatik 230 hernaniar bezala izena emandakoak izango dira (205 mutilak dira eta 25 neskak). Behobiako nazioarteko zubitik aterako da lasterketa, eta 20 kilometroko bidea egingo dute Donostiako Bulebarreko helmuga pasa arte. Ateratzen aurrenekoak gurpildun aulkian dijoazenak izango dira, 10:15etan; eta ondoren, 11:00etan aterako dira oinezkoak. Kronikan hernaniarren argazkia aterako du bihar, 08:45etan, Sagastialdeko atletismo pistan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!