Partidu honen zain zeuden denak: Bera Bera-Hernani

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 12a, 01:00

Sailkapeneko bi aurrenak neurtuko dira gaur. Hernanik irabazten badu, jauzi haundia emango dute igoera lortzeko. Anoetan, 16:00etan.

Begi guztiak Anoetara begira egongo dira gaur, 16:00etan, ligako bi indartsuenek jokatuko baitute bertan: Hernanik eta Bera Berak. Bi aurrenak di­ra; bi indartsuenak. Parti­du­­rik galdu gabe, bonus ba­tzuren aldea dago bien artean. Hernani aurretik dago, bo­nus gehiago lortu dituelako. Baina gaur ikusiko da, zein den gehiago zelaian. Irabazten duenak jauzia egingo du sailkapenean, eta aurtengo helburu nagusia bete­tzeko bidean jarriko da.

Bera Bera, maila onenetik jaitsi den ‘zakur-zaharra’
Ohorezko A mailan jokatu du Bera Berak azken urteetan. Iaz jaitsi egin ziren, eta jokalari as­ko ditu, maila onenean jokatutakoak; zakur-zaharrak. Espe­rientzia horren kontra, Herna­nik dauka sekulako indarra. Aurten «tiroa bezala» daude, arduradunek diotenez, eta hala gainditu dituzte Oviedo bezalako taldeak. Bera Berak erasoan asko jokatzen du, bai­na defentsa kaxkarra du. Her­nanik hori aprobetxatu nahiko du, irabazteko, edo gutxienez, bonus bat lortzeko.

Entrenamendurik galdu gabe
Uholdeak direla eta, Landare zelaia zisko eginda geratu da beste behin: ez jokatzeko, eta ez entrenatzeko. Horregatik, talde nagusiak lortu du Zu­bie­tan jokatzea, eta entrenamen­du­rik galdu gabe iritsiko da par­tidurik inportanteenera. Beste taldeek ere lortu dituzte entrenamendu zelaiak. Joan den astean suspenditu egin zen Independienteren kontrako partidua. Partidu hori datorren asteburuan jokatuko da, Santanderren, bi taldeek hala erabakita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!