Des-kontrol, Bongo Botrako, Esne Beltza eta 3gabe2, gaur Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 12a, 01:00

Goizuetako Gazte Asanbladak 20garren urteurreneko festa antolatu du gaur, egun osoan. Kontzertuko txartelak bertan egongo dira salgai 12 euroan.

Izugarrizko festa izango da gaur Goizuetan. Izan ere, bertako Gazte Asanbladako kideek badute zer ospatua. 1991an hasitako ibilbideak, 20 urte bete ditu eta aurrerantzean ere ttirriki ttarraka aurrera jarraitzeko asmotan dira. Ospakizuna, goizean goizetik hasiko dute. Egun osoan zehar izango dira: ar­gaz­ki erakusketa, graffitia, urteurreneko argazkia, trikipoteoa, herri bazkaria, enkantea, elektrotxaranga, herriko gazteek egun honetarako sortutako taldearekin, ekitaldi nagusia eta kon­tzertuak. Des-kontrol, Bongo Botrako, Esne Beltza eta 3gabe2 taldeak izango dira. Txartelak salgai egongo dira bertan, 12 euroan. Bitartean, Gaztetxean, Dj Bull egongo da musika jartzen.

Esne Beltzaren kantua
Hernaniko Esne Beltza taldeak kantu bat egin du Goizuetako Gazte Asanbladaren 20garren urteurrenaren aitzakian (kantua diskoan sartuko dute). Kan­tu honen grabaketan, Joseba Tapiak eta herriko amona den Mañolik ere parte hartu dute.

Ibilbidea ospatu eta opari bat egin
Egun honekin Goizuetako Gaz­te Asanbladak 20 urteko ibilbidea ospatu nahi du, eta bide batez, opari bat egin «ibilbide guzti honetan Gaztetxeki­de izan diren, gugana hurbildu diren, nahiz gu ezagutu nahi gaituztenei, 20 urtetako ilusioak eta ametsak eraikitzen jarrai dezagun, ttirriki ttarraka maldan gotti!», azaldu dute.

Autobusak joan-etorrirako
Autobusak egongo dira Her­na­nitik, 18:30etan. Txartelak Garinen hartu daitezke 3 euroren truke. Bueltako autobusa 07:30etan abiatuko da. Txar­te­lak autobusean bertan egongo dira salgai. Akanpatzeko auke­­ra ere egongo da Goiko frontoi barruan.

Informazio gehiago, helbide honetan: www.ttirrikittarraka.tk.

EGITARAUA
10:00 argazki erakusketa: 20 urte iruditan
11:00 graffitia
12:00 argazki erraldoia
ondoren triki poteoa
14:30 bazkaria+enkantea
18:00 PatxaranG.A.
21:00 ekitaldi nagusia.
22:00 kontzertuak eskoletako frontoian: Des-kontrol, Bongo Botrako, Esne Beltza eta 3gabe2.
Bitartean Gaztetxean:
DJ Bull

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!