«Euskal Herriak nazio gisa dituen eskubideak exijituko ditugu»

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 12a, 01:00

Amaiur koalizioa, euskal herritarren ahotsa izango dela Madrilen azaldu zuen koalizioak ostegunean, prentsaurrean. Hartu dituen lau konpromisoen berri eman zuen. Bere aldeko botoa eskatu zuten Hernaniko hainbat alderditako ordezkari eta herritarrek. Gaur ekitaldi nazionala izango da Belodromoan, arratsaldeko 17:00etan.

Amaiur koalizioak pren­tsau­­­rre­koa eman zuen oste­gu­nean, Biterin. Bertan izan ziren Hernaniko hainbat alder­dita­ko ordezkari eta herritar, hala nola, Luis Intxauspe alkatea, Aralar eta Ezker Abertzaleko ordez­kariak, gazteak, kirolari­ak... Eta Amaiurren aldeko botoa eskatu zuten. Amaiurrek euskal gizar­tea­­re­kin har­tzen dituen lau kon­promisoen berri eman zuen: «Amaiur Euskal He­rria­ren boz­gorailua izango da Kon­gresuan eta Senatuan, eta nazio gisa di­tu­en esku­bi­deen aldarri­kapena egingo dugu; euskal herrita­rren aho­tsa izan­go da, bere hiz­kuntz eskubi­deak zein es­kubide sozialak, kulturalak eta ingu­rumenez­koak exiji­tuz», hori­xe da Amaiu­­rrek har­tu duen kon­promisoetako bat.

Estatuak negoziazio prozesuan inplikatu beharra
Euskal Herriak Espainiako eta Frantziako estatuekin dau­kan gatazka politikoa mo­du de­mo­kratikoan gaindi­tzeko kon­pro­misoa da Amaiu­­rrek har­tu duen bigarrena. «Madri­lera joan­­go gara Estatuari esatera, bake eta normalizazio poli­ti­koa lor­tzeko, elkarrizketa eta ne­go­­ziazio prozesuan inplika­tu beha­­rra daukala. Gernikako Akordioa izango da gure bide-orria eta bere edukiak bultza­tuko ditugu, bere osotasunean bete arte».

Erabakitzeko eskubidea; autodeterminazioa
Hirugarren konpromisoak Eus­­­kal Herriari eta bere es­ku­bide nazionalei egiten die errefe­ren­tzia. «Hego Euskal He­­rriko lau herrialdeetako biz­­tanleriaren bo­ron­date de­mo­­kratikoa erres­pe­tatzeko lan egin­go dugu, Nafa­rroako errea­li­­­­­tate politikoa eta na­fa­­rrek hartutako eraba­kiak ain­tzat hartuta. Euskal Herriaren etorkizunari buruzko erabakia euskal herritarrei ba­karrik dagokie. Erabakitzeko eskubi­dea defendatuko dugu; auto­de­terminazio eskubidea. Eus­kal gizartearen gehiengoak hala erabakiz gero, inde­pen­­dentziari eta estatu propioa osatzeari atea irekiko diogu».

Enpleguan eta gizartean politika propioak
Amaiurrek gizarte eredu berri bat ere badu helburu. «Bizi du­gun krisi ekonomiko latza eta langileen kontrako mu­rrizketa larriak aintzat hartuta, langi­leen eta babesik txikiena dute­nen­gan esku-hartze bere­zia egingo dugu. Lan Harre­manen eta Babes Sozialen Euskal Espa­rrua aldarrikatu­ko dugu Madrilen, enplegu eta gizarte po­litika pro­pioak indarrean ja­­rri ahal iza­teko. Eta prekarita­tea­ren aurka egin­go dugu, enplegu duina, kalitatezkoa eta esku­bideduna sortzea exijitze­ko, beti ere, sek­tore publiko in­dar­tsuaren alde eginez. Horrez gain, pertsona guztien arteko ber­dintasun erreala bilatuko dugu». Hori horrela, Amaiurrek eus­kal gizartearen konfiantza eskatzen du azaroaren 20ko hauteskundeei begira.

Gaur Belodromora joateko deia
Amaiurrek ekitaldi nazionala egingo du gaur 17:00etan Belo­dromoan, eta herritarrei dei egiten die ber­tara joateko.


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!