Kartel onenari, 600 euroko saria

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 12a, 01:00

Hernaniko Udalak martxan jarri du dagoeneko Inauterietako karlel lehiaketa, eta lanak aurkezteko epea zabalik dago. Abenduaren 1a da azkeneko eguna, eta Biteri kultur etxean entregatu behar dira, 18:00etatik 20:00etara. Irabazle bakarra izango da, eta jasoko duen saria 600 euro dira. Nahi duen guztiak har dezake parte, Hernanikoak zein kanpokoak, eta kartelak bete behar dituen baldintzak hauek dira: kartoi-luman eginez gero, neurriak 38cm zabal x 44 cm altu; digitalean eginez gero, 38cm zabal x 44 cm altu, 300ppp erresoluzioarekin eta CMYK kolorean; testua «Hernaniko inauteriak 2012» izan behar du. Lanak sinadurarik gabe entregatu behar dira, gutun itxi batean, eta barruan ondorengo datuek egon behar dute: izena, helbidea eta telefonoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!