Saio fina eta goxoa eskaini zuen Alos Quartetek.

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 12a, 01:00

Giro bildua, gertukoa sortzea lortu zuen Alos Quartet laukoteak Biterin eskainitako emanaldian. Bibolina, biola, biolontxeloa eta akordeoia entzun zituzten bertaratutakoek, tradiziotik hartutako hainbat doinu interpretatzen. Lu­xuzko gonbidatua ere izan zen bertan, Anton Latxa Osko­rriko gitarjolea. Ekimeneko hu­rrengo ekitaldia azaroaren 25­ean izango da: Euskal Heri-Musika luzemetraia jarriko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!