Garbigunea urtarriletik aurrera martxan.

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 12a, 01:00

Urtarriletik aurrera Hernanik bere Garbigune propioa izango du, hala jakinarazi zuen ostegunean Luis Intxauspe Alkateak. Hernanin Zero Zabor taldeak gonbidatuta, Atez Atekoaren 18 hilabeteko datuak azaldu zituen, eta etorkizunera begira Udalaren asmoak zeintzuk diren esplikatu zuen. Asko izan ziren Alkatearen azalpenak entzutera gerturatu ziren hernaniarrak. Beste hainbat herrietako Udal ordezkari, teknikari eta herritarrak ere bildu ziren Biterin, hala nola, Gabiria, Arrasate, Antzuola, Oñati eta Astigarragakoak. Kronikak datorren astean landuko ditu Intxauspek emandako datuak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!