Azaroaren 6ko uholdeak direla eta, Hernaniko Udalak jakinarazi du laguntza eskainiko diela kaltetu guztiei Eusko Jaurlaritzako diru laguntza eskaerak egiterako orduan. Laguntzarako zerbitzua azaroaren 16tik aurrera izango dela martxan jakinarazi dute, hau da, datorren asteazkenetik aurrera, ondorengo ordutegian: goizez, 09:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara.
Dokumentua,
web orrian eta Udalean
Diru laguntza horiek aurrera eramateko, Udalak txosten bat bete behar du kaltetuek dituzten ondasunekin eta horretarako, kaltetuek fitxa bat betetzea beharrezkoa da. Dokumentu hau eskuratzeko bi bide daude: www.hernani.net web orrian edo Udalean.