kalte ekonomiko izugarriak utzi ditu asteburuko uholdeak, eta oraindik kontatzen ari dira zenbatekoak izango diren. Horren aurrean, administrazioetan eta aseguruetan sekulako mugimendua darabilkite, kalteak izan dituzten herritarrei erantzuten. Asegurua dutenak lasai egon litezkeela jakinarazi dute Gipuzkoako Aseguru-Mediadoreen elkartetik, ia denek kobratuko omen dutelako kalte ordaina. Horretarako, lehenbailehen beren aseguru etxera jotzeko eskatu diete.
Asegururik ez dutenentzat, Udalak eta beste administrazioak saiatuko dira diru-laguntza linea batzuk lortzen. Lehenbailehen, Hernaniko Udaletxera joateko eskatu diete, agiri bat betetzeko.
Asegurua duten ia denek kobratuko dute, ‘a terceros’ dutenek izan ezik
Juan Bautista Biurrarena hernaniarra da Gipuzkoako Mediadoreen Elkarteko bokala. Kronikari jakinarazi dionez, Seguruen Kontsortzioak kasu gehienetan erantzungo du, Asegurua egunean baldin badago:
«Aseguru bat egiten dugunean, Kontsortzioari %0,75 inguru ordaintzen zaio, ia kasu guztietan. Kontsortzioa erakunde publikoa da, Espainiako Estatuan bakarrik dagoena, eta horrelako kasuetarako dago: uholde, lurrikara, haizete... Horregatik, ordaindu egingo du, gauzak ondo egiten baditugu. Nik denei gomendatuko nieke, beren asegurura joateko. Ez badie erantzuten (eta kasuak gertatzen ari dira), jo dezatela beste profesional batengana, eta gomendioa eskatu».
Kobratu gabe geratuko dira asegurua a terceros daukaten ibilgailuak. «Aseguru horietan Kontsortzioari ez zaio kotizatzen, eta beraz, Kontsortzioak ez du kalte-ordainik ordainduko. Baina aseguruak lunak edo lapurretak kubritzen baditu, orduan bai, orduan kargu egingo da Kontsortzioa».
Kalte ekonomiko haundietan, peritua kontratatu
Biurrarenak gomendatu du, kalte ekonomiko haundiak dituztenen kasuan, peritua kontratatzea litzatekeela egokiena. «Perito de parte delakoa kontratatu beharko luke».
Lanak aurreratu
Bestalde, gomendatu dute, Kontsortzioko peritua datorrenerako, lanak aurreratzeko. Horrela, partea lehenago tramitatuko da, eta lehenago kobratuko. «Ezer ez bota, ez materialik eta ez janaririk (komertzioen kasuan). Janaria atera aurretik, sanidadek baimena eman arte itxaron, hark partea egin behar duelako. Horrez gain, presupuestoak prest izan eta fakturak ere bai».
Asegururik ez dutenentzat irtenbide bila
Hernaniko Udalak jakinarazi duenez, diru-laguntzak lortzen saiatuko da asegururik ez dutenentzat. Kasu horretan daudenek, Udaletxera jo behar dute (Alkatetza, 2. pisua) edo telefonoz deitu (943 337 010 begin_of_the_skype_highlighting 943 337 010 end_of_the_skype_highlighting).
Bilera gaur, baserritarrekin
Baserritar guztiei dei egin die ENBA sindikatuak, uholdeetako kalteei buruz hitz egiteko eta informazioa emateko. Bilera gaur da, 15:00etan, Kutxa Ekogunean (lehengo Zabalegi nekazari eskola). Kalte ekonomiko izugarriak utzi ditu asteburuko uholdeak, eta oraindik kontatzen ari dira zenbatekoak izango diren. Horren aurrean, administrazioetan eta aseguruetan sekulako mugimendua darabilkite, kalteak izan dituzten herritarrei erantzuten.
Asegurua dutenak lasai egon litezkeela jakinarazi dute Gipuzkoako Aseguru-Mediadoreen elkartetik, ia denek kobratuko omen dutelako kalte ordaina. Horretarako, lehenbailehen beren aseguru etxera jotzeko eskatu diete.
Asegururik ez dutenentzat, Udalak eta beste administrazioak saiatuko dira diru-laguntza linea batzuk lortzen. Lehenbailehen, Hernaniko Udaletxera joateko eskatu diete, agiri bat betetzeko.
Asegurua duten ia denek kobratuko dute, ‘a terceros’ dutenek izan ezik
Juan Bautista Biurrarena hernaniarra da Gipuzkoako Mediadoreen Elkarteko bozeramailea. Kronikari jakinarazi dionez, Seguruen Kontsortzioak kasu gehienetan erantzungo du, Asegurua egunean baldin badago:
«Aseguru bat egiten dugunean, Kontsortzioari %0,75 inguru ordaintzen zaio, ia kasu guztietan. Kontsortzioa erakunde publikoa da, Espainiako Estatuan bakarrik dagoena, eta horrelako kasuetarako dago: uholde, lurrikara, haizete... Horregatik, ordaindu egingo du, gauzak ondo egiten baditugu. Nik denei gomendatuko nieke, beren asegurura joateko. Ez badie erantzuten (eta kasuak gertatzen ari dira), jo dezatela beste aseguru batera, eta gomendioa eskatu».
Kobratu gabe geratuko dira asegurua a terceros daukaten ibilgailuak. «Aseguru horietan Kontsortzioari ez zaio kotizatzen, eta beraz, Kontsortzioak ez du kalte-ordainik ordainduko. Baina aseguruak lunak edo lapurretak kubritzen baditu, orduan bai, orduan kargu egingo da Kontsortzioa».
Kalte ekonomiko haundietan, peritua kontratatu
Biurrarenak gomendatu du, kalte ekonomiko haundiak dituztenen kasuan, peritua kontratatzea litzatekeela egokiena. «Konpainian dagoen peritu bat eskatzea da onena».
Lanak aurreratu
Bestalde, gomendatu dute, Kontsortzioko peritua datorrenerako, lanak aurreratzeko. Horrela, partea lehenago tramitatuko da, eta lehenago kobratuko. «Ezer ez bota, ez materialik eta ez janaririk (komertzioen kasuan). Janaria atera aurretik, Osakidetzarekin jarri harremanetan, hark dekomiso-agiria firmatu behar duelako. Horrez gain, presupuestoak prest izan eta fakturak ere bai».
Asegururik ez dutenentzat irtenbide bila
Hernaniko Udalak jakinarazi duenez, diru-laguntzak lortzen saiatuko da asegururik ez dutenentzat. Kasu horretan daudenek, Udaletxera jo behar dute (Alkatetza, 2. pisua) edo telefonoz deitu (943 337 010).
Bilera gaur, baserritarrekin
Baserritar guztiei dei egin die ENBA sindikatuak, uholdeetako kalteei buruz hitz egiteko eta informazioa emateko. Bilera gaur da, 15:00etan, Kutxa Ekogunean (lehengo Zabalegi nekazari eskola).
Kontsejuak:
ASEGURUA DUTENEI:l Aseguru etxera jo lehenbailehen.
l Kontsortziora jo dezakete
pertsonalki.
-Telefonoz: 902 222 665
-Zuzenean: Donostian,
Getaria kalea, 2
l Kalte haundiak dituztenei gomendatu diote perito bat bilatzeko, eta hark lagunduko diela (aseguru etxeetan galdetu edo Gipuzkoako Mediadoreen Elkartean).
l Ez bota ezer. Ez materialik eta ez janaririk.
l Janaria gorde ezin bada, Udalari eskatu, sanidadeko norbait bidaltzeko partea egitera.
l Presupuestoak prestatu,
hau da, pintoreak, arotzak, deshumifikadoreak...
l Fakturak prest izan, hondatutako materialarenak.
l Beste aukera bat da Gipuzkoako Mediadoreen Elkartera jotzea, gomendio bila: 943 314 591.
ASEGURURIK EZ DUTENEI:
l Hernaniko Udaletxera joan,
azaroak 18 bitartean:
-Non: Udaletxean, 2. pixuan.
-Informazioa: 943 337 010