Joaquin eta Atxurro bikotea garaile, errugbi elkarteko aurreneko mus txapelketan.

Kronika - Erredakzioa 2011ko aza. 11a, 01:00

Hogeita hamabi bikotek hartu dute parte errugbi elkarteko mus txapelketaren aurreneko edizioan. Giro ezin hobean jokatu dira partidak, eta guztietan bikote on eta trebeena Joaquin eta Altxurrok osatutakoa izan zen. Bigarren izan dira Lucas eta Urko; hirugarren Mikel eta Karmona; eta laugarren Xito eta Dani. Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete parte hartzaile guztiei egon den giro onagatik eta kolaboratzaileei eman duten laguntzagatik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!