Hernaniko igeriketa taldea zortzi eta hogei urte bitarteko 52 igerilarik osatzen dute aurten. Denboraldia pasa den irailaren 12an hasi zuten, baina ateak zabalik dituzte taldeko kide izan nahi dutenen edozein igerilarirentzat. Parte hartu nahi dutenek, ondorengo helbide elektronikoan eskatu dezakete informazioa: igeriketahernani@hotmail.com.
20 urtetik gora dituen
igeriketa taldea
Azaroaren 1ean Buruntzaldea igeriketa taldearen eskaintza argitaratu zen Hernaniko Kronikan, eta horren harira prentsa oharra bidali du Hernaniko igeriketa taldeko zuzendaritzak. Berri hartan, Buruntzaldea igeriketa taldeak Lasarteko kiroldegiko eskaintza egiten zien Hernaniko umeei. Ondorioz, Hernaniko zuzendaritzak gogoratu nahi die herrritarrei Hernaniko taldeak hogei urte baino gehiagoko esperientzia duela, eta ordutik dutela Hernaniko umeek bertan igerian aritzeko aukera.