Mendizale Astearen barruan, bi ekitaldi izango dira gaur Biterin. Lehendabizikoa umeentzat izango da: 18:00etan hasita, gaztetxoen irteeretako argazkien bilduma berezia ikusiko dute. Ondoren, 19:30etan Argazki Lehiaketako argazkiak ikusi eta sari banaketa egingo dute. Eta azkenik, elkarteak egindako irteeren argazki proiekzioa eskainiko du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!